XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bota didazu galantza eta
arrazoia zuretzako
beste anaiak gelditzen dira
guraso biok zaintzeko
idatzi eta jakinen badut
zer behar den sendatzeko
botika onak sortzeko
eta denak ordaintzeko
sendagileak erizain onak
zuen eskutan jartzeko
diru guztia prest egongo naiz
handik hona bidaltzeko.

Eskertzekoa borondatea
pozik dago gurasoa
oroituko naiz esandakoaz
gertatzen bada kasua
izango zera munduan lehen
laguntzen gaitun usoa
gaur emandako pausoa
gero ez bihurtu otsoa
diruz bakarrik ez da sendatzen
guraso zahar gaixua
askotan hobe izaten baita
maitasunezko muxua.

Egia esan aitortzen dut nik
utzi nauzula mutua
ez dakit nola nondikan hasi
edo jarraitu jokua
une honetan pentsatu dut nik
ez naizela ulertua
luzatzen dizut eskua
eskeini ere muxua
ez izan beldur oraindik ama
ez zaude eta ez gaixua
iraun dezala urte askotan
ez ahutsi gure laxua.

Aholku onak beti emanez
kozkortu zinenerako
txintxo ibili kontuz jolastu
prestatu eskolarako
gaixotzen zinen une berean
eguna zen zuretzeko
zer jaso dut niganako
hor konpon banoalako
alperrik dire esandakoak
halako eta holako
ordain ederra seme maitea
zure gurasoentzako.